Adin guztiak dira onak kirola egiteko: zurea ere bai 60+

Zahartze prozesua prozesu naturala da; funtsean, pertsonen bizitzako etapa bat gehiago baino ez da. Prozesu honetan zehar pertsonak zahartuz doaz, eta aldaketa biologikoak ez ezik maila psikosozialean ere aldaketak jasango dituzte.
Jarduera fisikoa bizitza osoan zehar da onuragarria, baina hirugarren adinean garrantzi berezia hartzen du eta jakina da onura handiak ekar ditzakeela maila fisiko, psikologiko zein sozialean. Hona hemen onura aipagarri batzuk:
• Zahartze prozesua moteltzen lagunduko du, sistema organiko guztiak aktibatuz, nagusiki, arnasketa sistema, sistema kardiobaskularra eta sistema lokomotorea.
• Ezintasuna gutxitu eta pertsonen autonomia mantentzen lagunduko du, ahultasun fisikoa saihestuz.
• Bizi itxaropena luza dezake eta hainbat gaixotasun prebenitu (tentsio altua, arteriosklerosia, bihotzeko gaixotasunak, obesitatea, diabetesa, arnasketa arazoak, osteoporosia, artrosia, minbizia, gaixotasun psikologikoak, eta abar).
• Independentzia eta autonomia fisiko eta mentala gehitzen laguntzen du, eguneroko ekintzak egiteko.
• Sozializazioa bultzatzen du, harremanak egiteko aukera ezin hobea eskainiz.
• Eta abar.
Hirugarren adinean egin daitezkeen jarduera asko daude eta onuragarriak dira zenbait gaitasunen galera ekiditeko:
• Batzuk, aditu baten gidaritzapean egin beharreko jarduerak dira, besteak beste, uretako jarduerak (aquagym, igeriketa ikastaroak…), pilatesa, eta abar.
ONDARROAKO ZALDUPE UDAL KIROLDEGIAK HAINBAT AUKERA ESKAINTZEN DU GAUR EGUN!!
• Beste batzuk, aldiz, inoren laguntzarik gabe egin daitezke eta edonoren esku daude, besteak beste, oinez ibiltzea, mendira joatea, igeri egitea, bizikletan ibiltzea, eta abar.

1 – informazio gehiago

Marrazkia

Leave a comment

Filed under Uncategorized